Descripción
Zonbi garun-irensle mordo batek Zack Clarke-ren etxeko pijama-festa inbaditu zuenean, benetako garrasi-festa hasi zen. Hilotz ibiltariek kale guztiak hartu zituzten, eta giroa kexu hilgarriz eta haragi ustelaren kiratsaz bete zuten. Mundua salbatzeko eginkizuna dute, baina lehenbizi beren auzokide haragijale eta erdi hilen artean biziraun behar dute, eta horretarako, elkarrekin konpontzen ikasi beharko dute. Zonbi-ehiztariak bizirik ateratzeko gauza izango al dira?Hona hemen Zonbi-ehiztariak: -Zack: bere etxea suntsituta dago, bere arreba zonbi bat da eta amari Volvoa lapurtu dio. Amak betiko zigortuko du, biharamuna ikusteko lain bizirautea lortzen badu, behintzat… – Rice: Zonbi Izurrite Batean Bizirauteko Gida ongi ezagutzen du, baina prest al dago gorpu ibiltarien aurka borrokatzeko? – Madison: ezin du sinetsi bere lagunik minena zonbi bihurtu denik, eta gainera, bakarrik utzi du txepel koadrila batekin!





Dibujo técnico 2 BA (2016)
EL SUEÑO DE GANESH
How to teach Grammar Book
LOS DESAYUNOS DEL CAFÉ BORENES
face2face Pre-intermediate Class Audio CDs (3) 2nd Edition
Madrid secreto
Un mal propi del país
El símbol perdut (il·lustrat)
Rise & shine 1 pupils book +interactive+digital. Shine 1 Pupil‘s Book
MÁSCARA
Valoraciones
No hay valoraciones aún.