Descripción
Ustekabean, heriotza. Familia-sekretu ilunak. Egiaren bila, elezaharretako lur baten bihotz-bihotzean.Galizian gaude, Ribeira Sacrako agertoki bikainean: Álvaro istripu batean hil da. Haraino joan da gorpua ezagutzera Manuel, haren senarra, eta non konturatzen den bizkorregi itxi dela kasuaren gaineko ikerketa. Álvaroren familiakoek ?Muñiz de Dávilatarrek? ez dute ondo hartzen, eta Galiziatik ihes egitea bururatzen zaio Manueli aurreneko gauza; baina bertan geldiaraziko dute Nogueira polizia erretiratu batek inpunitatearen kontra ematen dituen argudioek; Álvaroren familiaren kontra, beren pribilegioen babespean goxo bizi diren nobleak baitira. Laster sortuko da susmoa, gainera, Álvarorena ez dela istripu gisa mozorrotu den lehen heriotza. Lucas, Álvaroren haurtzaroko laguna izandako apaiz bat, Manuelekin eta Nogueirarekin elkartuko da, eta ustez ondo ezagutzen zuten pertsonaren ezkutuko bizimodua berreraikitzen saiatuko dira hirurak.Itxuraz inolako kidetasunik ez duten hiru gizon hauen arteko adiskidetasun esperogabeak lagunduko dio Manueli nabigatzen bere senarra zenarenganako maitasunaren eta ordura arte errealitateari bizkarra emanez bizi izanaren oinazearen artean. Eta halaxe hasten da egiaren bilaketa, sineste irmoetako lurralde batean, usadio sustraituak dituena, logika inoiz erabat nagusitzen ez den toki batean.





Jane Austen
Siete y medio. Cuaderno 09 (ed. 2019)
Nisekoi 12
Mahotsukai Tai, 3
visual arts 3º eso savia 2016
Cambridge English Young Learners 2 for Revised Exam from 2018 Movers Answer Booklet
Susan Sontag
Girl online de gira
En busca de Peter Pan
Por Un Boton
Las crónicas de Conan nº 30/34
1.000 sitios que ver antes de morir. América
Un mal propi del país
Valoraciones
No hay valoraciones aún.